Pierre Samuel du Pont de Nemours (Paris, 1739ko abenduaren 14a - Wilmington, Delaware, 1817ko abuztuaren 7a) frantses ekonomialaria eta politikaria izan zen.
François Quesnay ekonomialariaren ikasle izan zen, eta ekonomia politikoari buruzko obra ugari idatzi zuen: Physiocratie (1767), Origines et progrès d´une science nouvelle (1768) eta Table raisonnée des principes de l´economie politique (1773). Estatu Batuetara jo zuen 1814. urtean.